"Matxinbentako baserri batean, basurdeen txikizioak direla eta, gero eta zailagoa egiten zaigu baserriko lana aurrera eramatea. Kalte ekonomikoak nabarmenak dira, baina are larriagoa da sortzen duen etsipena. Baserritarrok, eta, bereziki gazteok, gure lurren aldeko apustua egiten dugu, gure bizimodua hortik atera nahian. Baina horrelako egoerek ez dute batere laguntzen: indarra kentzen digute, eta askotan amore ematera garamatzate.
Denok nahi dugu gazte gehiago ikustea baserrietan, baina horretarako baldintza duinak eta babes errealak behar ditugu. Gaur egungo egoerak ez dira erakargarriak: basaurdeen kalteak, burokraziaren pisua, prezio baxuak eta etengabeko ziurgabetasuna gure eguneroko ogia dira.
Gizartearen eta erakundeen babesa ezinbestekoa da. Baserria ez da soilik lana, bizimodu bat da, gure kulturaren eta ingurumenaren oinarria. Beraz, bada garaia hitzak ekintzekin laguntzeko, eta lehen sektorean dihardugunok benetako babes eta aitortza jasotzeko".