Trafikoarekin arazoak Garmendi auzunean

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa

Herritar batek kexa bidali du Gukara, esanez eguerdian autobusak pilatzen direla Garmendi auzunean, eta horrek egoera "arriskutsuak" sortzen dituela.

"Egunero-egunero" Garmendi auzunean trafikoarekin izaten dituzten arazoen berri eman du herritar batek. Gukari azaldu dioenez, 14:30ak aldera autobusak bata bestearen atzetik pilatzen dira eta, ondorioz, gainontzeko gidariek ez dute ikusten kontrako norabidetik ibilgailurik datorren ala ez. Egoera "arriskutsua" dela ohartarazi du herritar honek, eta gaitzetsi du "inoiz" ez dela udaltzaingorik ikusten inguruan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide