"Zeinek ez ditu jasotzen txakur kakak?"

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2025ko uzt. 21a, 11:52

Txakur gorotzak jasotzeko eduzkiontzia gainezka, eta gorotzez betetako poltsak lurrean utzita. (Utzitakoa)

Txakurren gorotzak jasotzeko edukiontzia gainezka eta lurrean utzitako poltsez inguratuta topatu du Azpeitia Gukara kexua igorri duen herritarrak, eta udalari egotzi dio utzikeria.

Txakurren gorotzak jasotzeko udalak herrian zehar barreiatuta dituen edukiontzietako bat gainezka, eta gorotzez betetako plastiko poltsak haren bueltan lurrean utzita.

Horixe ikus daiteke herritar batek Azpeitia Gukara bidali duen argazki honetan. Argazkiarekin, galdera ere bidali du herritarrak: "Zeinek ez ditu txakur kakak jasotzen? Txakur jabeek ala udalak?". Txakur jabeei askotan egozten zaie beren animalien gorotzak ez jasotzea. Kasu honetan, ordea, gorotzak behar bezala jaso bai, baina horiek uzteko lekuan tokirik ez eta lurrean utzi dituztenen kasua ekarri du herritarrak, eta udalari egotzi dio utzikeria, edukiontzia ez husteagatik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide