"Bizikleta ibaian?"

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa

Bizikleta Urola ibaian. (Utzitakoa)

Herritar batek bizikleta bat Urola ibaian botata egotea salatu du argazkia Gukara bidalita. "Nork bota du bizikleta ibaira? Eta inork jasotzeko asmorik ez al du?", salatu du herritarrak.

Urola ibaian, Enparango zubiaren azpialdean, bizikleta bat dagoela salatzeko argazkia bidali du herritar batek Gukara. Hark salatu du bateren batek ibaira bota duela bizikleta, eta hura uretatik inork ez al duen atera behar galdetu du. "Bizikleta ibaian? Nork bota ote du ibaira? Zer-nolako grazia! Lokaztuta dagoela ematen du bizikletak, hori hortik ateratzeko asmorik ez al du inork?", salatu du herritarrak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide