Azpeititik Xoxotera doan mendi bidean luizi bat izan dela jakinarazi du herritar batek. Izarraitz mendikatearen atzealdera igaro aurreko bidean izan da lur jausia azken bi egunetan, zehazki honako puntu honetan.
Herritar horrek azaldu du gunea oso arriskutsu dagoela, eta Xoxoterako bidea pistatik egitea aholkatu du. Gainera, lur jausia izan den eremuan pitzadurak daudela esan du, eta gaineratu posible dela berriro ere beste harri zati batzuk erortzea. Ezer gertatu aurretik, udalari gunea ixteko eskatu dio hark.