"Zaharrak berri"

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa

Autobus hainbat Izarraizpe ikastolaren atarian.

Izarraizpe ikastolaren atarian, une berean, sei autobus zeudelako eta horiek errai oso bat hartzen zutelako kexu agertu da. Ikasturte berriaren hasierarekin, zaharrak berri direla adierazi du.

Ikasturte berria hasi den honetan: "Zaharrak berri". Hala dio argazkia Gukaren erredakziora bidali duen herritarrak. Izarraizpe ikastolaren atarian, une berean, sei autobus zeudelako eta horiek errai oso bat hartzen zutelako kexu agertu da. "Hori gutxi ez, eta Udaltzaingorik ez zen ageri, eta zebra bideetako ikusmena oso txarra zen", gaineratu du hark. Ez da, antza, halakorik ikusten duen aurreneko aldia.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide