Atseden ordua

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2025eko irailaren 18a

Azpeitiko hilerriaren sarrera.

Hilobiratze zerbitzuaren inguruan kexatzeko idatzi bat helarazi du U.O. herritarrak Gukara.

U.O. herritarrak honako idatzia bidali du Gukara:

"Familia osoaren izenean Azpeitiko Udalari kexa bat helarazi nahi diogu. Orain dela gutxi gure senitarteko bat zendu zen, eta hileta elizkizuna larunbat arratsaldean izan zen, eta gure senidea astelehen goizera arte ezin izan genuen hilerrian lurperatu.

Ostiral goizaldean zendu zen, 03:45 aldera, eta, esan bezala, astelehen goizeko 11:00k arte ezin izan genuen lurperatu (hau da, denera 79 ordu pasatu ziren).

Azpeitiko Udalak enpresa bat dauka kontratatuta hilerriaren gestioa eramateko, eta enpresa horrek asteburuetan ez omen du lanik egiten. Udal hilerria izanik eta udalak duen ardura izanda, ze 'kulpa' dute gure artetik joan diren senitartekoak? Hileta elizkizunetik lurperaketa ordura arte tanatorioan egon beharra dute, bisitarik eta ezer jaso gabe, metro koadro batean sartuta, beren senideen 'sufrimentua luzatuz'. Gorpua lehenbailehen lurperatzeko eta senideak ere lehenbailehen 'momentu txarrak' pasatu ditzaten, aldaketak eskatzen ditugu.

Udalari honako galderak helarazi nahi dizkiot: Ez al da posible beste zerbait egitea? Hain zaila al da lehengo zerbitzua berreskuratzea? Hau da hileta elizkizuna amaitu orduko hildakoa hilerrira igotzea eta lurperatzea? 

Astelehena jai eguna izango balitz, orduan asteartera arte ez genuen lurperatzerik edukiko? Aste Santuan jai egun asko dagoela kontuan izanik, gorpua zer egongo zen  aste oso bat tanatorioan?".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide