1953ko urriaren 14an, Urola ibaiak gainezka egin zuen eta uholde izugarriak eta ondorio latzak utzi zituen ibar osoan, eta bereziki, Zestoan. Donostia eta Azkoitia lotzen zituen La Guipuzcoanaren autobus bat eraman zuen uholdeak, Zestoako harrobi inguruan ez aurrera eta ez atzera gelditu ondoren: 22 lagun hil ziren ezbehar hartan, eta haietatik sei azpeitiarrak ziren.
Duela 72 urteko tragedia hura gogora ekarri nahi izan du argazkiok Gukara bidali dituen Ramon Etxeberriak: Zestoan urak eramandako autobusean hildakoen hilkutxen ilara ikus daiteke batean, Elizkalean, hileta egunean; eta bestean, Zelai Luze, urak erabat estalita.