Herritar batek kexa bidali du Gukaren erredakziora, Amuko zubiaren ondoan, bidegorriaren zatitxo batean ez dagoelako babes hesirik. Bidegorriaren eta errepidearen artean tarte bat babestu gabe dago, eta herritarrak eskatu du zati horretan baranda edo sarea jartzeko.
Bizi izan zuen egoera bat azaldu du zati hori hesitu beharra dagoela azaltzeko. Hala esan du: "Aurreko astean, bizikletan nindoala, leku horretan aldapan gora bizikletan zetorren gazte talde batekin egin nuen topo. Justu-justu lortu nuen gelditzea eta saihesbidera ez erortzea, eta une horretantxe kamioi handi bat ari zen errepide zati horretatik pasatzen".