"Zertarako ordaintzen dugu autoaren asegurua?"

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2025eko azaroaren 5a

Herritar baten autoa kolpe bat hartuta. (Utzitakoa)

Herritar batek haserre idatzi du Gukaren erredakziora asteburuan norbaitek autoan kolpea eman eta ihes egin zuelako. 

Herritar batek kexa bidali du Gukaren erredakziora, asteburuan izandako gertakari baten inguruan. Autoa Etxe Zuri tabernaren inguruan aparkatuta zuela dio, eta autoa hartzera joan zenean ohartu zela albo batean "kolpe eder" bat zuela, seguruenez beste auto batek emandako. Herritar horren esanetan, eta argazkian ikus daitekeenez, "ezinezkoa da halako kolpe bat eman eta zer egin duzun ez konturatzea; baina halaxe egin zuen, aparkatuta zegoen auto bat jo, eta alde egin".

Eta galdera sorta bota du jarraian: "Zertarako ordaintzen dugu autoaren asegurua? Zertarako, istripu bat izanez gero ezer esan gabe alde egiten badugu? Zertarako, beste bati kaltea eginda erantzukizunik hartu nahi ez badugu?". Honela jarraitu du: "Baliteke oraindik lagunartean harro aritzea esanez urteak daramatzazula 'istripurik gabe' eta horregatik aseguru merkea duzula. Baina egia dena da istripua izan duzula, eta ez zarela jatorra izan". Kolpea eman dionaren jarrera lotsagarritzat jo du: "Aseguru merkea izatearren harro egotetik lotsa eman beharko lukeen jokabidera igaro zara. Pena ematen didazu. Guk bihar jakingo dugu zenbateko broma atera zaigun".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide