"Hilabete honetan, etxearen alokairua ordaindu baino astebete lehenago etxejabeak deitu zidan, eta galdezka hasi zitzaidan ea laguntzarik kobratzen al nuen alokairua ordaintzeko. Baietz esan nion, kobratzen nituela laguntzak. Gero, esan zidan, diru laguntzak kobratzen nituenez, 150 euro igoko zidala etxebizitzaren alokairua, eta diru hori beltzean ordaindu beharko niola hemendik aurrera.
Lehen ere, etxearen alokairua ordaintzeko erabiltzen nuen jasotzen nuen diru laguntza, eta orain, gainera, 150 euro gehiago ordaindu behar ditut. Hau dena azaldu nahi dut jendeak ikusteko zer den gertatzen dena, eta gainera, gero esango digute Azpeitian etxebizitzarekin ez dagoela arazorik.