Udaltzainak, beren artean gaztelaniaz

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa

Udaltzaingoaren egoitzaren ataria.

Herritar batek kexa bidali du Gukaren erredakziora, Azpeitiko udaltzainek beren artean gaztelaniaz hitz egiten dutela salatzeko. Haren hitzetan, "ulergaitza" da hori, udaltzain denek euskaraz baibaitakite.

Euskararen Eguna dela eta, herritar batek kexa bidali du Gukaren Azpeitiko erredakziora. Udaltzaingoaren hizkuntza portaera izan du herritarrak hizpide; izan ere, haren hitzetan, herriko udaltzainek "egunerokoan" elkarren artean gaztelaniaz hitz egiten dute. "Kafea hartzen, kalean patruilatzen... elkarren artean gaztelaniaz hizketan entzun ohi dira", esan du.

Azpeitia euskararen arnasgunea izanik, udal langileak gaztelaniaz aritzea "ulergaitza" zaiola erantsi du, "are gehiago udaltzain denek euskaraz dakitela kontuan hartuta".

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide