Herritar batek salatu duenez, bart Erdikaleko 19 zenbakidun portalera sartu da "gazte talde bat", eta txikizioa egin du bertan. Edalontziak utzi dituzte portalean, eta su-itzalgailu bat apurtu dute, eraikineko hainbat pisu hauts zuriarekin zikinduz.
Pertsona horrek nabarmendu du San Tomas eguna, eta festa oro har, ez dela "jabetza pribatuari eraso egiteko aitzakia", eta errespetua eskatu du.