Zaldia lotuta

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2026ko otsailaren 26a

Zaldia Otzakako txabolaren parean lotuta. (Utzitakoa)

Herritar batek Herritarren Leihotxora idatzi du, kexatuz Otzakako txabolaren parean zaldi txiki bat kate batekin lotuta dutela. Hona segidan herritarrak bidalitako testua eta argazkia:

"Baina luze gabe ohartu nintzen hanka harkaitz bati lotu zidatela kate motz eta astun batez" zioen Joxan Artze idazleak, eta gisa horretan ikusi dugu guk ere zaldi txiki bat Otzakako txabolaren parean, kate batekin lotuta. Azpeitiko Udalak naturarekiko errespetua bultzatu asmoz sortutako Xaguxatar ibilbidearen ondoan, zaldiaren ongizatearen aurkako ekintza nabarmena. Zer pentsatu eta sentituko dute handik igarotzen diren haur, gazte, heldu zein familiek? Halako jarrerak gogor gaitzetsi beharko lirateke, eta Azpeitiko Udaleko arduradunek halako ekintzak eragotzi beharko lituzkete. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide