Izarraizko Atea parkeko urmaelaren egoerak asaldatuta, herritar batek honako kexa hau bidali du Gukaren erredakziora. Hark azaldu duenez, ur putzua batere zaindu gabe dago, zaborrez beteta, eta "pena" dela adierazi du, lekua "zoragarria" delako eta herritar ugari joaten direlako hara. Herritarrei gunea zaintzeko deia egin die argazkiaren egileak, herriko guneak txukun zaintzea "denen ardura" delako.