Kanpoko igerilekuan arratoiak dabiltzala kexatu dira

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa

Guraso batzuk kexatu egin dira azken egunetan arratoiak dabiltzalako kanpoko igerilekuan. "Umeak dabiltzan tokietan dabiltza arratoiak, eta ez bat edo bi", adierazi dute.

Azpeitiko kanpoko udal igerilekuan arratoiak dabiltzala kexatu dira hainbat guraso, eta irudiak hartuta bideoa bidali dute kexatzeko. "Aspaldian arratoiak dabiltza kanpoko igerilekuan, eta ez bat edo bi, eta ia egunero azaltzen dira. Umeak dabiltzan tokietan azaltzen dira arratoiak, eta gurasook uste dugu egoera hau ez dela normala", azaldu du A.F.L. gurasoak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide