Goenako errepidea, autoz beteta

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa

Hainbat auto gaizki aparkatuta, Goenan.

Goenako errepide bazterra autoz beteta egoten dela eta Udaltzaingoari hainbat abisu eman dizkiola salatu du argazkia Gukaren erredakziora bildai duen herritarrak. Hark dioenez, "arriskutsua" da handik autoz pasatzea.

Goenako berdegunearen ondoan badira hainbat aparkamentu, baina horiek ez ezik, zabalgunearen aurreko errepide bazterra ere autoz beteta egon ohi dela salatu du herritar batek. "Mila aldiz deitu diogu Udaltzaingoari, baina...", esan du argazkiaren egileak.

Bide hori beti kotxez beteta egon ohi dela eta handik autoz pasatzea "arriskutsua" dela salatu du; "Izan ere, errepidearen alde batean autoak daudela-eta beste aldera pasatzen gara, eta arriskua hartzen dugu alboko erreira pasatuta".

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide