Lanak bai, seinalerik ez

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2026ko abuztuaren 15a

OƱatz bidean ari dira lanak egiten. (Utzitakoa)

Azpeititik Oñatzera bidean, Goenara heldu baino lehenago, lanean ari dira errepide bazterrean. Obran ari direla abisatzeko seinalerik ez dago, baina, eta herritar bat kexu agertu da, eremua "arriskutsu" dagoelako.

Azpeititik Oñatzera bidean, Goenara iritsi baino zertxobait lehenago, obran ari dira errepidearen alde batean. Lurra jasota dago, eta kono batzuk jarrita errepide bazterrean. Herritar batek bidali du argazkia Gukaren erredakziora, lanean ari badira ere, horretan ari direla iragartzen duen batere seinalerik ez dagoelako. "Ez dago seinaleztatuta, eta oso arriskutsu dago eremua", esan du hark.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide