Azketako antoxina, desagertuta

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa

Azketako iturriko bi antoxinak; eskuinekoa da agertu dena. 

Herritar batek salatu duenez, Azketako iturrian egon ohi den antoxina desagertuta egon da urte luzez, baina orain gutxi berriro agertu da. Dena den, egun gutxi egin ditu antoxinak bere lekuan, eta berriro desagertu da. 

Herritar batek Gukari jakinarazi dionez, Xoxotera bidean, Azketako iturrian, egon ohi den antoxina desagertuta egon da urte luzez, baina orain gutxi berriro agertu da. Dena den, egun gutxi egin ditu antoxinak bere lekuan, eta berriro desagertu da. 

Antoxina originala falta izan den bitartean, hura ordezkatzeko beste bat jarri zuten, katearekin lotuta, eta egun batzuetan Azketako iturrian bi edalontziak egon diren arren, orain bakarra dago berriro; katera lotutakoa. 

Mendi buelta bat egitera joandakoan, ohikoa da Azketako iturrian ur trago bat edatea, eta horretarako, herritar askok hango metalezko edalontzia baliatzen dute. "Dagoeneko hamabost bat urte izango dira ziurrenik lehenengo aldiz desagertu zenetik. Ea berriro ekartzen duen eraman duenak", adierazi du herritarrak. Irudian ikusten den inskripziodun edalontzia da desagertu dena. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide