Txartel berriak martxan direnetik, zabor poltsak lurrean

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa

Herritar batek Iñaki Azpiazu kalean ateratako argazkia bidali du Gukaren erredakziora. Haren arabera, aspaldian askotan ageri dira zabor poltsak lurrean botata. 

Azpeitiko Iñaki Azpiazu kaleko zaborrontziaren inguruan gertatutako gorabehera baten berri eman du herritar batek. Haren arabera, atzo arratsaldean, asteazkena, 17:30 aldera, zaborrontziaren ondoan hainbat zabor poltsa zeuden lurrean botata. Herritarrak adierazi du ez dakiela zein den hori gertatzearen arrazoia, baina "txartel berriak martxan jarri zituztenetik, antzeko egoerak maiz" gertatzen direla nabarmendu du. Horren erakusgarri, goiko argazkia bidali du. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide