Herenegun, urriaren 9an, 16:30 aldean, argazkian ikus daitekeen zabor poltsa andana zeuden pilatuta Iñaki Azpiazu kaleko zaborrontzien inguruan. Gukaren erredakziora argazkia bidali duen herritarrak gogorarazi duenez, ez da halakorik ikusten duen aurreneko aldia; izan ere, joan zen irailaren hondarrean ere egin zuen salaketa berbera.
Herritarrak asaldatuta adierazi du denen ardura dela kaleak garbi eta txukun mantentzea, eta horretarako, ezinbestekotzat jo du herritar bakoitzak bere hondakinak dagokien tokian uztea eta erantzukizunez jokatzea.