"Eta Landeta?"

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa

Plaza Txikian jarri duten oinezko bideen planoa. (Utzitakoa)

Azpeitiko Udalak herriguneko leku batetik bestera oinez joateko zenbat denbora behar den zehazten duen kartelak jarri ditu herriko zenbait txokotan. Kartel horietan Landeta ez dela ageri-eta kexu agertu da herritar bat.

Azpeitia, oinezkoen herria izenburudun kartelak jarri ditu Azpeitiko Udalak herriko zenbait txokotan. Hain zuzen ere, herriguneko leku batetik bestera oinez iristeko zenbat denbora behar den zehaztu du erakundeak panel horietan, eta herritar batek kexa bidali du Gukaren erredakziora, Landeta auzoa ez delako ageri planoan.

Hark esan duenez, bada herrigunea eta Landeta lotzen dituen bidegorria, hainbat lagun handik igarotzen direna, baina ez da ageri karteletan. Dena den, bidegorria iristen den beste zenbat auzo ere ez dira ageri paneletan, hala nola Lasao, Urrestilla edo Munategi. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide