Abuztuaren bukaera eta irailaren hasiera aldean, herritar batek Gukari jakinarazi zionez, Xoxotera bidean, Azketako iturrian, egon ohi den antoxina desagertuta egon zen urte luzez, baina berriro agertu zen jatorrizko tokian. Dena den, egun gutxi egin zituen antoxinak bere lekuan, atzera berriro desagertu zelako. Orain, ordea, herritar horrek berak Gukari jakinarazi dio berriro agertu dela antoxina zaharra, eta gainera, "ondo lotuta" jarri duela iturrira itzuli duenak, kate eta guzti.