Han eta hemen

Hizkuntza segurua

Erabiltzailearen aurpegia Hiromi Yoshida 2025ko api. 24a, 08:47

'Badu, bada' erakusketako murala. (Eider Palmou)

Hiromi Yoshidak martxoko Azpeitia Guka aldizkarian idatzitako iritzi artikulua da honako hau.

Unescok, hizkuntza bakoitzak duen desagertzeko arriskuaren arabera, munduko hizkuntzak sailkatzen ditu. Euskara zaurgarria izan daitekeen hizkuntza (transmisioa ez dago etenda, baina eremu murriztuetan erabiltzen dena) da. Hizkuntza segurua izateko –desagertzeko arriskurik gabekoa–, noski, ez da komeni hiztun gutxiegi izatea, baina garrantzitsuena honako hau da: hizkuntza hori mintzatzen den eremuan beste hizkuntza boteretsuagorik ez egotea. Adibidez, Islandiako bertako hizkuntzak, islandierak, euskarak baino hiztun gutxiago ditu, baina hizkuntza segurua da. Han biztanle ia guztiek islandiera dute ama hizkuntza eta hizkuntza ofizial bakarra. Islandieraren eremuan ez dago beste hizkuntza boteretsuagorik. Ingelesez eta danieraz ere ondo jakin arren, eguneroko normaltasunean erabiltzen dute islandiera. 

Hizkuntza segurua ala ez segurua izateko politikak paper garrantzitsua du, baina historian zehar faktore eta baldintza asko —egoera geografikoak, hiztunen joera beren hizkuntzekiko eta abar— korapilatzen dira. Hainbat fenomeno esanguratsu (eta askotan penagarri) ikus daitezke, euskararen kasua barne.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide