Han eta hemen

Aldaketa pozgarria

Erabiltzailearen aurpegia Hiromi Yoshida 2026ko uztailaren 26a

(Argazkia: Pixabay)

Hiromi Yoshidak ekaineko Azpeitia Guka aldizkarian idatzitako iritzi artikulua da honako hau.

Duela 40 bat urte honako txiste hau kontatu zidaten, behatzekin begi luzexkak eginez: "Zergatik dituzte honelako begiak txinoek? (Lehen, akaso orain ere bai, ekialdeko asiar guztioi "txino" deitzen ziguten) Arroz asko jaten dutenez, libratzeko zailtasuna dutelako". Eta jende beltzagatik: "Zergatik daramate poltsa handia emakume beltzek? Bada, haien ezpainak pintatzekoa oso handia delako".

Txiste horiek ez zidaten batere graziarik egiten, baina bertako umorea izango zelakoan, asmo txarrik ez zutelakoan eta txistea zelakoan, barre egiten nuen, gogoz kontra bezala. Ordutik 40 urte pasatuta, mundua aldatu da. Asiarren kontura horrelako imintzioa egitea gaur egun erabat gaizki ikusita dago munduan. Gogoratuko duzue iazko abenduan Finlandian zer gertatu zen. Besteen itxuren kontura iseka egitea bidegabekeria dela konturatu da mundua, kostatuta, baina azkenean, eta eskerrak. Horrek eskarmentu handia ematen digu. Horietako bat: batentzat broma dena, ez da beti besteentzat ere broma izaten. Mingarria izan daitekeela, alegia.

Bullying-a egin duten askok esaten dute: "Ez dut bullying-ik egin, broma izan da!".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide