Han eta hemen

Hizkuntza ikastea

Erabiltzailearen aurpegia Hiromi Yoshida

(Argazkia: Pixabay)

Hiromi Yoshidak iraileko Azpeitia Guka aldizkarirako idatzitako iritzi artikulua da honako hau.

Adimen artifizial sortzaileak (AAS deituko diot testuan) hizkuntza ikasketa eta irakaskuntza asko aldatuko ditu. Norbere ama hizkuntza ez den hizkuntza bat ondo eta sakon ikasteak denbora asko eta ahalegin handia eskatzen ditu. Baina, gaur egun, AASak dena konpontzen du gure partez, gutxienez helburua praktikoa denean: Londresko enpresa bati mezuak ingelesez idazteko, ez daukagu ahaleginak eginez nola edo hala idatzi beharrik; AASari ingelesera itzultzeko aginduta, eginda dago dena. Ingelesezko artikulua irakurriko badugu, ez daukagu ingelesez ondo jakin beharrik, AASak itzuli egiten baitu nahi dugun hizkuntzara.

Diotenez, hemendik aurrera enpresek ere lan bila doazkienei ez diete eskatuko hizkuntza atzerritarra ondo jakitea, beste arloetan trebea izatea baizik, hizkuntzarekin lotutako lan gehienak AASari eginarazi eta pertsonak beste gauzetan kontzentratu ahal izateko. Horrela hizkuntza atzerritar(rak) laneko zereginengatik ondo ikasteko beharrik ezean, hori(ek) ondo ikasteko motiboak nahia, gustatzea, maitasuna izango dira. (Nik AASaren laguntzarik gabe idazten dut, kosta ahala kosta!).

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide