Herriko komunitate ezberdinetako lagunek Hitzartuk ekainaren 5ean independentziaz egingo duen herri galdeketari babesa erakutsi diote azken egunotan. Hezkuntza komunitateko lagunek, herriko hainbat enpresetako langileek, sindikatu desberdinetako kideek nahiz beste hainbat eremutako azpeitiarrek babestu dute galdeketa, "nik ere hitza hartuko dut" kanpainarekin bat eginda.
Orain arte babesa erakutsi dute, besteak beste, herriko ikastetxeetako hainbat irakaslek, Udal Brigadako langileek, Zubiola, Lan Mobel, Domusa, Sammic, Biele, Corrugados eta Azkoitiko Ormola enpresako azpeitiar langileek, ELA, LAB, EHN, ENBA, ABELUR, EHNELUR eta Lurgintzako delegatuek, Lagun Onakeko jokalariek, Rallyko pilotuek, Erniarraitz bertsozale elkarteko kideek eta Emakumeen kurtso amaierako jaialdian parte hartu zuten emakumeek.