Eskerrik asko Juanpi, Fernanda, Marinela, Maria, Gonzalo, Marcela, Katherine eta Yelson. Baita zuri ere, Marlene. Eta zuei, Yahoska, Mari, Angel, Johanny, Yaqui, Marketa, Mercy, Marian eta Cinzia. Eskerrik asko egiten ari zaren ahaleginagatik, Viviana. Eta zuek, Zineb, Patricia, Arritxu, Vladys, Eduardo, Elio, Vanessa, Valeria eta Pedro. Zure konpromisoagatik, Puri. Eta zuena, Ane, Gorka, Beatriz, Meryem, Itziar eta Olatz. Ez baita edozer gauza lanera joan aurretik, lanetik bueltan edota lanik gabe, euskara ikasteari tartea egitea. Euskaraz gehiago jakin nahi duzuelako, behar duzuelako, Irati, Nerea, Natalia, Olatz, Asier, Jon eta Raul.
Mila esker, Eder. Mila esker Gaizka, Anne, Unai, Joseba, Ane, Garazi eta Amaia. Baita zuri ere, Mari Carmen. Eta zuri, Mari Paz. Eskerrik asko Alena, Fernando, Jose Maria, Noelia, Nuria eta Marta. Tutik jakin gabe herri eta hizkuntza arrotz honetara ohitzeko egiten ari zareten ahaleginagatik. Ana Sofia, Mecha, Eva, Alice, Carlos eta Andoni, Pablo, Pablo eta Pablo (kar-kar-kar). A1, A2, B1, B2, C1, C2. Hizkiak eta zenbakiak baino ez dira, baina zuek ondotxo dakizue zer dagoen bakoitzaren atzean, ezta Mirari? Baietz Alaitz, Idoia, Amaiur, Joseba, Mikel, Intza eta Miriam? Gozagarri bezain sufrikario gertatu zaizkizuelako. Batetik bestera jauzi egin duzuelako, egingo duzuelako.
Garai zail hauetan, irribarrez agurtu duzue elkar pantailaren bestaldetik hala tokatu denean, eta igartzen zaizue orain maskarapeko ezpainetan gelan sartzearekin bat. Eskerrik asko Ainitze, Amaia, Goretti, Cesar, Nerea, Iban, Unai, Edurne, Alain, Carmen, Cristina, Ainhoa, Barbara, Ainhoa, Miren, Julen, Eva, Ainhoa, Maria Carmen, Jone, Lorea, Pilar, Olatz, Raquel, Ion eta Izaskun. Baita zeuei ere, Lourdes, Pablo, Jesus, Iris, Marta Sofia, Estibaliz, Miguel Angel eta Nicole. Ongi etorri Lallasma, Lamae, Cela, Lorrane, Ainhoa, Glyn, Jose Francisco, Apoema eta Edita.
Eskerrik asko urteotan gugana jo duzuen guztioi ere, orain zuen izena hemen ikusten ez baduzue ere. Guri itxaropentsu eta esker onez agurtzea besterik ez zaigu geratzen. Zuek gabe euskara izan baden arren, ez zelako gauza bera izango, eta, beharbada, ez delako izango. Euskararen eguna zuek guztiokin ospatu nahi dugu, zuei esker egun guztiak baitira euskararen egunak.