Uztarriaren izenean tarte hontan idazteko aukera eman zidanaren gomendioz Azpeitiko argazki denda bateko eskaparatera hurbildu nintzen bertako argazki batzuk direla ta. Bertan, zenbaiten ametsak egi bihurtzea posible dela ikusi nuen, argazkitan bada ere.
Azpeitiak hondartza Zelai Luzen (kotxe zarata eta martxieleneko kearen ordez); Loiolako Basilika aurrea Veneziaz mozorroturik; San Inaziyon mirari bat bezela Amuko zubia Loiolan eta bertan gure patroia amua nork helduko zain; enparantza nagusiko portua udaletxeko gure patroien (edo piraten) txalupaz betea; Urolako trena berpiztua...
Zoritxarrez bat egi bihurtuko dela ziur nago. Enparan ondotik datorren autobidea.
Xabier Arenasi zorionak, bai ideiagatik, eta baita ideiak gauzatzean lortutako emaitzagatik ere. Zinemarik gabe gaudenez argazkiak ikustera joan beharko du amets egin nahi duenak.