Loiorala noa. Bide zaharretik. Hortan, igerilekuko zelaiak pasa eta xanjuandeiko azkeneko etxeak baino pixkat lehenago kotxe bat dator eta gelditu egin da. Azpeitia aldera begira. Bere bide erdian. Ez da baztertu. Atea ireki eta gizon edadetu bat jeitsi da. Tente dago. Atea zabal-zabalik duela, atea eta kotxe artean, bere praketako kremailera jeitsi nahian dabil. Halako batean lortu du jeistea eta zera ateratzea ere bai. Eztek ba karretera erdi erdiyen txixeiñen hasiko?
Ba, bai. Lasai-lasai bere ateari ari balitzaio bezela txixeiñen hasi da. Ez dakit atea busti duen hala ez baina txixa erreka luzea da. Desertu baten erdian dagoen sentsazioa duela dirudi. Inguruan bera bakarrik dagoenekoa. Inguruan jende dexente ordea. Bi aldeetatik jendea pasieran, batzuk ume txiki eta guzti. Ta gure gizona lasai. Arindu ederra hartzen ari da. Ez dakit gero zer egin duen ordea Bukatu baino lehen Loiolarantz jarraitu baitut bidea. Ezin nuen gehiago.
Hasieran lotsa sentitu det. Nere atte balitz, hau lotsie! Baino lotsa zela uste nuena gupida bilakatu zait. Errukia. Lastima eman dit agureak. Pena izugarria. Altzeimerra ote zaukek?
Zer pentsatu haundia eman dit ikusitakoak. Bizitzak. Gizon horrena udazkenean dago. Eta onartu egin behar. Lotsak alde batera utzi eta datorkigunari ahal degun moduan aurrera bultzatu behar. Bizkarra emateak ez dit balio. Zein gogorra izango dan zenbait egoera onestea. Zein garrantzitsu eta txalogarri den hala eta guztiz ere agurea maitatzen jarraitzea. Gure laguntza eskeintzea.
Nola bukauko ote diat?