Muturrak

Erabiltzailearen aurpegia Iosu Badiola 2006ko mar. 7a, 09:03

Arratsalde osoa mokadu goxo bat prestatzeko lanean jardun. Dena bukatutakoan, eskuetan hartu eta jatera noan momentuan, zapla! Lurrera erori! Hori amorrazioa!

Are okerragoa! Gutizi hori jatera noanean, beste tipo bat azaldu, normalean gertukoren bat (laguna edo senitartekoa) eta berak jan du nik jan beharrekoa. Hainbeste ilusioz prestatzen jardun ondoren beste batek eraman du saria. Ez al da amorragarria?

 

Ba antzeko sentsazioa sarri-sarri izaten dut. Norbaiti berri, gertakizun kurioso edo interesgarriren baten berri ematen hasten naizenean, protagonismoa hartu eta bukaera beste batek ematen duenean, alegia. Ni esatera noana, baimenik eskatzeke muturra sartuz, besteak esaten duenean. Hitza zapaltzen didatenean. Azkenekoa atzo. Askotan, gainera, juxtu lehenago notizia kontatu diodan berbera izaten da.

 

Mingainari hortzaka egiten ikasteko premian jende asko dago.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide