Aste Santu hauetan Mauritanian azaldu naiz. Paraje ederrak han daudenak. Oso desertu asko ikusi degu. Harrizkoak, hondarrezkoak, dunak Jende apur bat ere bai tarteka. Jendea desertua bezelakoxea. Lasaia. Atsegina. Ona.
Bigarren egunean bertako batek esandakoari bueltak eman eta bueltak eman ibili nintzen bidaia osoa eta oraindik ere hala dihardut. Horra esan ziguna:
Zuek erlojuak dituzue; guk denbora