San Ixidro

Erabiltzailearen aurpegia Iosu Badiola 2006ko mai. 15a, 21:05

Gaur San Ixidro. Baserritarren eguna. Gu, gehienon arbasoen eguna. Neurri batean gure eguna, beraz.

 

Euskaldun mordo bat lanera, ikastera, aisialdira joan da gaurko egunari jaramonik egin gabe. Are gehiago, baserritarrekiko mesprezuz. Berauek beheragoko maila baten baleude bezela, goitik begiratuz.

 

Euskaldun sentitzen gera. Baina norbaitek kaxero hots egitea ez zaigu gustatzen. Mesprezuzko konnotazio bat du, berez kontrakoa behar lukenean. Ondorioz baserritarrak ere asko dira gutxiagotasun konplexua daukatenak.

 

Gaurkoan baserritarroi, guztioi, nere babesik beroena adierazten dizuet. Zuei esker ditugu mendi eta zelaiak ditugun bezela. Zuei esker gure arbasoen ohitura, bizimodu eta kontu asko mantendu dira. Zuei esker bizitzan sufrimendu asko pasa arren aurrera egin daitekela ikasten ari geralako egunero.

Zuek adina traba oso gutxik jasaten baitute, eta halere hor eusten diozue zuenari. Eta kaletarrok esfortzu horri ez diogu baliorik ematen.

 

Ume bat bizitzarako hezteko baserria baino leku aproposagorik ez dut ezagutzen. Gure attek-eta beraien baserria saldu behar izan zuten Azpeitira jeitsi ahal izateko. Beti faltan bota izan det txikitan baserririk ez edukitzea bertara joateko.

 

Orain dela sei bat urterarte nik ez nekizkien biga, bigantxa, urrixa… zer ziren. Eta lotsa ematen zidan baserrietan suertatzen nintzenean gai horiei buruzko berriketaldietan galdetzea. Arraultza denak txitak edukitzeko balio zutelakoan ere banengoen ni. Karreradun ni…

 

Bejondeizuela ba, eta urte askotarako !!!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide