Interneteko buzoia ireki eta ikasle ohi baten korreoa. Joño! Haber zer diyon. Eskaera bat zen: lehiaketa baten finalera iritsi zela eta bere lanari korreoz botoa emateko eskaera. Niri eta beste 40 bat laguni bidalia.
Era horretan irabazitako sariak ez zaizkidala gustatzen eta nire botoarekin ez kontatzeko erantzun nion.
Gaur, denoi eskerrak emanez idatzi digu saria irabazi eta bidai batera doalako.
Lehiaketak. Saridunak nola aukeratzen diren jakingo bagenu...
A ze mundua! Besteengatik jarduten degu: politikoengatik, enpresariengatik, boterea dutenengatik. Okerrena, egiten dituztenak jakinda ere inpunitate osoa daukatela. Dena ametitzen zaiela. Syriana, Darwinen ametsgaiztoa, Buenos días buena suerte, V de vendetta, Jardinero Fiel, Farenheit 9/11 pelikulak ikusi besterik ez dago. Errealitate bat isladatzen duten historioak dira.
Geuri tokatzen zaigunean, ordea, geu ere entxufe bila. Eta entxufea lapurra baldin bada, hobe. Geu ere haien modukoak. Iruzurra geuk egina bada, ez da hain iruzurra.
Atzo, lagun batek kotxean zihoala beste batek atzetik eman ziola esan zidan.
- Ta ze kolpe haundiye?
- Kotxiek ezer ez. Nik e ez. Baino planta pixket eingoiat, kollariñe ibili eta haber zenbat diru ateatzeiaten.
- Hi kabroi gaanta. Hire mouko jendieatik berriz e, guk, urtero gero ta geyo ordaindu ber izeteiau segurueatik!
- Mundu guztiyek oixe eite eztik ba...