Eskolatik rafting egitera joan ginen. Iparraldera. Ikasleekin ginenez urtetatik irten ere egin gabe ibiliko ginan susmoarekin. Ez zen hainbesterainokoa izan. Hortzak erakutsi genizkien eta azkenean geu izan ginen beraiek bota nahian ibili ginenak. Egun borobila pasatu genuen.
Ibaian beheruntz gindoazela, lau-bost bat metrotik salto egiteko toki batean geratu ginen. Txalupatik jaitsi eta denok gora. Salto egitera. Orain dela 3 urte toki bertan nahiko akojonatuta saltatu nuela gogoan nuen. Aurtengoan, saltatzeko muturrera iritsi eta hankak haitzari itsatsita nituen. Ezin aurrera egin eta uretara jauzi. Hankak dardarka hasi eta atzera egin nuen. Atzekoari utzi, besteari eta azkena geratu intzenean beste saiakera bat egin, baina alperrik.
Imajinatu egoera: ni goian. Behean, uretan ikasleak builaka. Batzuk burlaka. Beste batzuk animatuz. Buelta eman eta etorritako bidetik, oinez, itzuli nintzen.
Urteak betetzen noan neurrian lehen ez neuzkan beldurrak azaltzen ari zaizkit. Edo lehen nituenak areagotzen. Orain dela urte batzuk elurte batean, Adarra mendira joan nintzen trineoa hartuta ikasle batzuekin. Han aldapa behera trineoak abiadura dexenteko bat hartzen zuenenan akojonoa sartu eta frenoari azkar! Batzuk berriz, bala baten moduan jaisten ziren. Hura izan zen leno ni re holaxe ibiltzen nitxian pentsatu nuen aurreneko aldia. Ez dezala inork pentsa orain lehen kamikaze bat nintzenik. Ezta gutxiagorik ere.
Urteak pasatzen ari direla, batipat, gauza hoietan nabari diot. Proba edo ekintza fisikoetan. Ez det sufritzen, ordea. Ez zidan batere lotsarik eman saltorik egin gabe oinez bueltatzeak. Onartu egin nuen. Zahartzen ai haiz esan eta aurrera.
Baino, zahartze hau ez det zentzu ezkor batean erabiltzen. Zahartzen ari naiz eta zahartzen segitu nahi det. Ikasleak: Ia 35 urte. Xahartzen ai haiz esaten didatenean beti berdina erantzuten diet: Bai, eta gehiago zahartzea nahi gainera.
Gauza batzuetarako gero eta mugatuagoak egon arren beste batzuetarako mugaz irekiz doaz urteak pasa ahala. Bizitzaz, onean eta txarrean, gero eta gehiago dakizu. Norberaz. Eta hori bizi egin behar da. Bizi gabe ulertzen degula uste arren, bizitakoan, sentitutakoan oso bestelakoa da izaten delako sentsazioa. Orgasmo bat zer den esplikatzen zigutenean, ustez ulertzen genuen. Orgasmo hori norberak bizitzen duenean sentsazio hori deskribatzeko hitzik ez dagoela konturatzen gera. Esperimentatzea dela biderik onena.
Etzazue beldurrik eduki zahartzeko. Gero ta zaharrago eta gero eta hobeto bizi baita bat. Orgasmo onenak datozenak dira. Benetan.