Atzoko afarian nere aldean elizaz asko ulertzen duten batzuekin egon
nintzen. Zapatuan jakin zen Palentziako gotzain berriaren
izendapenarekin kezkatuta zeuden. Kezkatuta, ez Jose Inazio Munilla
Palentziako gotzain izendatzeagatik. Kezkatuta, zurrumurruz eta
infiltrazioz betetako gizarte hontan, gerora Gipuzkoako gotzain izateko
asmoarekin izendatu dutelakoan. Juan Mari Uriarteren erreleboa hartuko
duelakoan (Bizkaikoa, beste batzuen iturriek esatera).
Kezkatuta, Munillaren ibilbidea aztertuz, langile amorratua, elizari
leiala etabar izan arren, oso tradizionala den elizaren jarraitzailea
delako. Eskuindar ideak defendatzen omen dituelako. Kezkatuta, beraiek
elizaz ulertzen dutenarekin, pobre, marjinatu eta beharra dutenen
aldeko eliza batekin, bat ez omen dagoelako.
Kezkatuta, elizaren eskuindar aldekoek, jarrera irekiagoa duten
alderdiak baino jende ugariago erakartzen dutelako parrokietara.
Kezkatuta, orokorrean gizartean ere eskuindarren indartze bat sumatzen
dutelako.
- Deretxakuek indartzen ai dituk. Arlo askotan gainea. Biologikoki ere askoz indartsuagoak dituk.
- Hor galdu ein nauk esan nion.
- Fijau ai eskubiko jendiek zenbat ume ekartzeitun. Mordo bat. Eta
belaunaldiz belaunaldi beraien ideologia aurrera bultzatzeko gero eta
gehiago dituk. Indarra haundituz ziztek.
- Egiye. Arrazoie daukek. Behin e enituan konturau arrisku hortaz. Xinplie dek ba...
- Ezker aldekuek berriz, liberalak, irikiyek eta nahi deken dana
izengoituk baina ume gutxi. Ta pixkanaka-pixkanaka indarra galtzen
Neuk ez det ezagutzen eta ezin iritzirik eman. Ni, baina, beti izan naiz baikorra. Oso. Hankak lurrean ditudan optimista bat.
Fijatu bitxikeria hontan: J.I.Munilla Zumarrako El Salvador parrokiko parrokoa da.
Orain dela urte batzuk, 1977an ameriketako El Salvadorren, Oscar Romero
artzapezpiku izendatu zuten. Hau ere oso kontserbadore eta eskuindarra
zen. Militarren basakeriak eta nekazarien pobreziak jarrera alda
erazi zioten ordea. Pobre, etxerik gabeko eta txiroen eskubideen alde,
justizia bila lanean jardunez, Teología de la Liberación- en ahots
garrantzitsu bat bilakatzeraino.
Kasualitateek ez omen dute existitzen...