Atzo umeen eguna ospatu zen Azpeitian. Egun alaia. Kolorez eta musikaz jantzitakoa. Eguerdian, jaiki, balkoira irten eta izugarrizko ikuskizuna ikusi nuen: erraldoien kalejira bat. Bitxia. Orijinala. Ideia oso ona.
Batzuei eta besteei begira nengoela, argazkiak ateraz, orain dela urtebete pasatxo balkoi beretik beste erraldoi batzuei atera nizkien argazkiez gogoratu naiz. Mixikordiko zaharrak pasierara ateratzen dituzten boluntarioei ateratakoez, alegia. Ixilean, zaharren azken urteak entretenitu eta duinago egiten saiatzen direnei. Gaurkoa zuei eskeintzen dizuet. Segi holaxe!