Mutilak: Kontuz arraultzekin!!

Erabiltzailearen aurpegia Iosu Badiola 2006ko ira. 12a, 13:09

Getariko hondartzan gertatu zen. Toajan gainean etzanda nengoela gizon edadetu bat hankekin ariketan egiten ikusten nuen. Bat, bi, bat, bi… hankak itxi eta irekiaz. Gertutik pasatzen zitzaion jendeak “xelebre hau zertan ai dek?” pentsatuz bezelako aurpegiarekin begiratzen zion. “Ezin oteik ba ginasi pixket plaiyen ein?” pentsatzen nuen.

Handik denbora batera berriz ere alde hartara begiratu nuenean gizona tripaz gora etzanda zegoen. Eguzkia hartzen. Kieto. Ingurutik pasatzen zen jendeak, ordea, aurrexeago bezelako aurpegiak jartzen zituen. “Ze ote zaukek?”

Inportantzirik eman ez eta bainu bat hartu nuen. Irtetean, dutxara bidean gizonaren ondotik pasa eta orduan bai jakin zer pasatzen zen: gantzontzillo itxurako bainujantzi txiki hoietakoa zeraman gizonak. Urdin iluna. Hankak zabal-zabal eginda eta arraultza bat tokiz kanpo. Bere lekutik aterata. Bai, koskor bat agerian zuela. Grazia egin zidan hasieran. “Hau ze lasai daon. Gu danak parrez ta bea enteraure ein gabe.” Denbora dexente zeraman horrela. “Kremaik eman ez baik prejitu eingo zikok…” Gu katxondeoan.

Baino belaxe bere lekuan jarri nintzen. Lasai ez. “Ni hola eon ezkeo, hau ridikulue” .“ Abixau einberkozoat”. “Baino ze esan? Barkau , aizu, arraultze bat trajebañutik ertenda daukezu?” .”Bestela behatzarekin seinalatu? Buruik eztik altxatzen ordie”

Ba ez nintzen jaiki eta abixatzeko gai izan. Oso deseroso sentitu arren abixatu ez. Jende dexente konturatu zen eta parrez builaka ere zenbaitek gozatu zuen. Auspez jarri zen arte. Buelta hartu zuenean festa bukatu batzuentzat. Historia nola bukatu zen ez dakit.

Ez da ba gauza zaila norbaiti zerbait gaizki duela abixatzea! Geuri esanez gero asko eskertzen dena. Halere askok egiten ez deguna: ez abixatu eta ez eskertu.

Egun argiz argiak piztuta aurretik datorren kotxeari largak botatzea erreza da. Bati praketako txarretera irekita duela esatea ere bai, ezaguna bada. Ez bada, zailagoa. Baina nahiz eta ezaguna izan, etxekoa ez bada behintzat, nork esaten digu muki bat agerian degula, adibidez?

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide