Astebukaeran hontan Bartzelonan ibili naiz. Azkenean.
Horra handik ekarritako lau bitxikeri:
1.- Argazki honek ez du azalpenik behar
2.- Real hitza daramaten ekipo gehienak kolore txuria edo urdina erabiltzen dituzte ezaugarri bezela. Gureak biak daramatza. Kolore hauek Borboitarren koloreak dira.
3.- Bartzelonako kale batek Paralelo izena du. Lurraren paraleloen paraleloa delako.
Beste batek Meridiano. Lurraren meridianoaren paraleloa delako. Azkenik beste batek Diagonal aurreko biak lotzen dituena.
4.- Autobus barruan, semaforo baten geldirik zegoela, leihotik aurpegi ezagun bat ikusi nuen. Azpeitiarra! Abuztuan Congotik haur bat adoptatu eta itzultzeko kriston arazoak eduki zituen Azpeitiarra. Bere semetzakoa den mutil koxkor potxoloari eskutik helduta.