Igandean axka-axka eginda nengoen. Leher eginda. Hanketako bolak erabat kargatuta neuzkan. Jota aurkitzen nintzen. Jo gabe, baino jota.
Bezperan bai jotak. Eta berriro ere jotak. Gero trikitrixa. Bestelakoak. Pasodobleak. Txarangak. Agarrauak Jo ta ke.
Baino Luix eta Estibalitzen ezkontza festan abesti berezi bat ere entzun zen. Elizkizunean. Estibalitzen iloba batek, Anek (5 edo 6 urtekoa bera) abestu ziena. Ziguna. Momentu hunkigarria huraxe. Emozionatu egin ninduen. Sudur puntan halako hazkura bat somatu nuen. Begiak malkoz bete zitzaizkidan. Gainezka egin aurretik gora begira jarri behar izan nuen. Bestela masailetatik beheruntz zetozen
Ikaragarria da musikak sentimenduak puri-purian jartzeko duen indarra.
Miresgarria da, baita ere, umeek sortarazten diguten samurtasuna. Sentsazio goxoa. Nire ilobarekin ia egunero bizi dut gozamen hori. Dagoeneko 10 hilabete ditu. Ikuste hutsak bete egiten nau. Bere irrifarreak gainezka jartzen nau. Parre algarak, aldiz, pozez lehertu arazten. Attitte ta amama ere gaztetzen ari dira.
Bi altxor hauek batu ezkero, musika eta umeak, imajinatu emaitza.
Txarrena Inoxen sartu orduko hango musikak zapatuko magia dena zapuztu zigula.