Kaixo Azpeitia.
Madrilen nago. Eskolatik 53 lagun Matelec, material elektrikoko, azoka ikustera etorri bait gera. Oraintxe, ikasle denak beren logeletan sartu dira eta hoteleko interneta aprobetxatuko det aste hontako lana burutzeko.
Astelehen hontan, nere etxe aurrean tipo gazte bat, nere adin inguruko bat, kalean zehar zebilen oinez. Bitxikeria ordea, ordenagailu portatil bat zeramala. Piztuta. Beraz, irekita. Eta berarekin lanean, edo jardunean ari zen (ez det uste plantak egiten ariko zenik). Bitartean bera oinez.
Erabat harrituta utzi ninduen hontara re allau ber oteiau. Ze 1.go pertsona mobilletik hizketan ikusitakoan ere harrtu egin nintzen...
Gaur arte nahita zain egon naiz zuei kontatzeko, ze Madrilen ia inor ere era horretan ikusten ote nuen baieztatu nahi nuen. Ea moda berriren bat ote den. Ba inor ere ez det ikusi, gaur behintzat.
Goizean, hona bidean, horri buruz pentsatzen jardun det. Imajinatzen laitser labadorai erroberak jarri eta kate batekin lotuz Loiolara pasiera joanez jendea? Edo hozkailuarekin? Edo telebistak hartuta?
Komentariorik ez det egingo, ze, akaso, ni neu ere ez naiz eta libratuko jokaera hoietatik.