Udaran antzezlan dexente ikusi nituen. Madrilen egon berri naizen hontan ere pare bat ikusi ditut. Nahiko zorte ona izan det eta baleko pare bat kenduta oso onak izan dira gainontzekoak.
Hoietako baten, Políticamente Incorrecton sarreran emandako esku programan irakurritakoak atentzioa eman zidan. Erabat ados nago bertan jartzen duenarekin. Jaso egin nuen, beraz, hau Topaketa garaian blogean jarrikoiat. Ahalik eta itzulpen txukunena egiten saiatu naiz. Horra ba:
Egun baten, Edmun Kean, aurreko gizaldiko artista haundiak, hilzorian bere ikasleetaz inguraturik ohean zegoela zera esan zuen: hiltzea erraza da. Zaila komedia egitea da.
Hain urrutira joan gabe, negar egin araztea parre egin araztea baino askoz errazagoa dela adierazten dute aktoreek.
Gauzak bere lekuan jartzeko, behin eta berriz esfortzuak egin arren, idatzitako, zuzendutako, edo antzeztutako komedia antzerkiaren alderik ahulena da; sariak ia beti obra serioak eramaten dituzte eta publikoak aktore baten masailean isurtzen den negar malko bat, gag on bat sortarazten duenaren lana baino gehiago baloratzen du.
Zeba? Agian komediako aktore batek ere begiak, eskuak, organuak, sentiduak, afektuak eta pasioak ote dauzka? Ez ote du agian aktore dramatikoen txalo berberak elikatzen eta kritika berberak mintzen? Bai, baina
Orokorrean, aktore dramatiko batek publikoaren emaitza bakarra jasotzen du: bukaerako txaloetan. Komediako batek berriz antzezten dituen egoera komikoen adina; gag bakoitza bera da saria bilatzen duen obra: publikoaren parrea. Gag bakoitza azterketa bat da eta obra komiko bati gerta dakioken gauzik onena azterketaz beteta egotea da. ( )
Hiltzea erraza da, zaila esku programa baterako idatzi bat egitea da. Paco Mir