- Iosu, zuk sinesten al duzu? Asierrek (ikasle batek, gelan)
- Nik? Zer?
- Jaungoikoan eta. Fededuna al zara?
- Ni? Bueno Istorio baten bitartez erantzungo dizut.
Orain dela 7 urte, gabonetako oporrak. Kalkulu batzuk egiten ari nintzen. Eguna triste zegoen. Iluna. Neu ere bai. Triste nengoen. Hala egoteko ustezko arrazoirik ez nuen arren, zuek esaten dezuten bezela bajoiarekin.
Egongelako mahaian arrebak nominak gordetzen zituen karpeta hartu eta, hurrengo urteko errenta aitorpenari begira, etxebizitza kontuan zenbat diru sartzea komeni zitzaion kalkulatzen niharduen. Fundamentu haundirik gabe,ordea. Burua beste nunbaitera joaten zitzaidan. Kontzentratu ezinik nenbilen.
Halako batean, karpeta gainean NOMINAK jartzen zuen pegatina askatu egin zen. Berriz ere pegatzen saiatu arren ezin zen. Atzeko kola joanda bait zuen. Aurreko zereginari utzi eta pegatinarekin entretenitu nintzen. Hiru zati berdinetan doblatu nuen. Bistan heren bat bakarrik geratu zelarik.
Aurreko lanari berriro heldu eta kalkuluak bukatu nituen. Karpetan atzera berriz nominak sartu eta kolpe bat bezela izan zen.
Ezustekoa, latza! Flipantea. Karpeta gainean bistan zegoen pegatina zatian mezu bat irakurri nuen. Norbaitek mezu bat bidali zidan!- eta arbelean bistan geratu zen zatia marraztu nien.
- Hala!
- ¡Qué jarto!
- Hori egitan gertatutakoa al da? Edo ipui bat da?
- Neri bene-benetan pasatutakoa.
- Eta, gero pozik jarri zinen ezta? ironiaz batek.
- Ez. Ez nintzen kolpetik alaitu. Baino, asko gustatu zitzaidan.
- Hori kasualitate bat zen!
- Neretzat ez. Ni norbaitek bidali zidan mezua dela ziur nago. Nahi dezun bezela deitu zuk: Jaungoikoa, Energia, Espiritua, edo Kasualitatea. Baino, gu garena eta ikusten deguna baino zeoze gehiago badagoela seguru! Arrazoitu ezin dena.
- Baina hori, zuk nahi duzulako sinesten duzu! Niretzat kasualitatea besterik ez da.
- Konforme. Nik ez det zuek konbentzitzerik nahi. Ez kezkatu! Bizipen hauxe konpartitzea baizik. Ni hobeto bizi naiz ,ordea, horrela pentsatuz. Beste zerbait ere badagoela xinistuz.