Gure Ametsako kantineroak

Erabiltzailearen aurpegia Iosu Badiola 2006ko abe. 28a, 01:12

Bai hala da. Iturri onetatik dakit. Aurten, beno, datorren helduen danborradan (2007an) Gure Ametsa elkarteko kantinerak kantineroak izango dira. Gizonezkoak.

Orain arte oso tradizionaltzat jotzen zen elkarte honek aurrera pausu nabarmena emango du. Azken danborradan emakumezko dexentek parte hartzea izan bazen lehen pausoa (goizeko danborradan izan arren), oraingoa benetan pauso iraultzailea izango da Azpeitirako. “Badakigu Amnistia taldetik irten ohi dela gizonezko bat banderarekin, baina beste inork ez du inoiz atera gizonezko kantinerorik. Ia orain zer esan behar duten gure tradizionaltasun horri buruz gainontzeko elkarteek” zioen atzo Gure Ametsako antolatzaile batek.

Neu emakumeak danborradan gu bezela ateratzearen aldeko izan naiz beti. Gizonezkoak kantinero izatea aldiz, kontra ez nago, baina…

Lehendik programatuta zeuden berrikuntzez gain oraingoan beste bat, beste ezerk baino zer esan  gehiago emango duena. Bejondeizuela!

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide