Bidanitik Albiztur aldera noala 1 Nazionaleko Donostia alderako bidea itxita dagoela esan du Euskadi Irratiak. Eztiapa nik radiyue aitu goizien! Goizero 6:30tako ta 7tako parteak aitzen ditut (trafikoa batipat). Gaurkoan ordea, ezin esnatuta ibili naiz eta ez det irratirik iratzarri. Bestela A-8a hartuko nuen Urnietara lanera joateko. Goizeko 4tatik Tolosa parean 1-N itxita dago eta.
Buelta hartu, Azpeitira itzuli eta A-8 hartzea pasa zait burutik, baina, horrek emandako denboran eskolara ailegatuko naizelakoan Tolosaruntz jarraitu det.
Goizeko 8tan azterketa bat nuen bi geletako ikasleekin. Urteko azkena gutxi batzuentzat. Iada 8:20 dira. Ez dakit noiz arte egongo naizen Tolosa zeharkatu ezinik karakolaren pare. Hamaiketakoa behintzat badaukat eta depositoa ere beteta. Tolosako bazterrak patxadaz ikusteko parada daukat. Farola baten Kotxeak gutxituz Tolosa garatuz dioen kartel bat zintzilik. Eta momentu hontan sekula baino kotxe gehiago Tolosatik barrena.
Zeoze idazteko aprobetxatuko diat. Eta halaxe ekin diot.
Bidegurutze eta garaje irteera mordo batetatik pasatu gera. Jendearen pazientzia (eza) nabarmena da kotxe bat aldamenetik lerro nagusira sartu nahian dabilenean.
Eskerrak behintzat bidaiaren bat egiteko intentzioz aireportura ez noan. Hain patxada onean ez bait nintzateke egongo.
Oraintxe da ordubete Tolosa zeharkatzen daramadan denbora. Behin ordu bat berandutuz gero ze axola dio ordu t erdi, bi edo hiru ordu beranduago lanera iristeak?
Gauza arindu dela dirudi. Idazteari utzi egin behar. 1-Nra sartzean kiskalitako bi kamioi ikusi ditu banoa lanera.