Ezin denboraldia garaipenarekin amaitu

Zurt Taberna ISBk 56 eta 50 galdu zuen Loiola Indautxuren kontra aurtengo bere azken partidua.
Argazkia: Iraurgi SB
Argazkia: Iraurgi SB

Nesken Lehenengo Maila. Amaitu da denboraldia Zurt Taberna ISBrentzat. Denboraldi bikaina ezbairik gabe, aise lortu dute-eta zuten helburu nagusia: salbazioa. Arazo guztiei aurre egiten jakin izan dute eta 10 garaipenekin amaitu dute, 11garen postuan eta bere ondorengoari hiru garaipeneko aldea aterata. Lana, lana eta lana: horiek izan dira buruan denboraldian zehar sartuta izan dituzten hiru hitzak. Eta agian, neskek egindako esfortzuagatik, garaipenen bat gehiagorekin amaitzea ere merezi izan dute. Hala ere, txapela kentzeko moduko lana egin dute eta hori da barnean gelditu behar zaiena.

Azken neurketan ere, garaipena lortu ez arren, sekulako lana burutu zuten beste behin. Loiola Indautxuren aurka jokatu behar izan zuten Bilbon, playoffetan sartzea jokoan zuen talde baten aurka. Baina sailkapenean alde handia egon arren eta gipuzkoarrek egin beharreko lanak eginda eduki arren, lasai jokatuta eta berriz ere duten guztia emanez kantxa gainean, gauzak oso estu jarri zizkieten bilbotarrei. Lehen hiru laurdenak oso parekatuak izan ziren, 10-10, 17-17 eta 13-13 partzialek erakusten duten moduan. Bizkaitarrek ez zekiten nola apurtu ISBkoen defentsa, eta hori lortzen zutenean, segituan jasotzen zuten erantzuna. Urduri ere jartzen hasi ziren, markagailuan aurre ezin hartu ikusi zirelako eta neurketa puskatzeko ahalmenik ezin izan zutelako erakutsi. Baina azken laurdenean etxekoen alde erabaki zen neurketa. Baloia ondo mugitu arren, azken jaurtiketetan ez zutelako asmatu gipuzkoarrek. Errotazio murritza izatea medio sortutako nekeagatik edo, baloia saskiratzerako orduan huts egin zuten momentu erabakigarrienetan eta 56 eta 50 galtzen amaitu zuten.

Zorionak neskak egindako lanagatik!!!Datorren urtean gehiago eta hobeto!!!

Saskiratzaileak: (10-10/17-17/13-13/16-10)

ZURT TABERNA ISB: Garazi (10), Berezi (3), Ainhoa, Irati (4), Maialen, Intza (16), Itsasne (14), Maitane (3)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide