Ostegunean hasiko da Azkoitiko V Garagardo Azoka

Betiko giro bikainaz gain, eskaintza bereziak, zuzeneko musika eta aurten bertso jaia ere egongo da.

Argazkia: Iraurgi SB
Argazkia: Iraurgi SB

iraurgisb.com. Ekaina heltzearekin batera Azkoitiko plaza prestatzen hasten da Garagardo Azoka hartzeko asmoz eta aurten ere beste horrenbeste egingo du. Bosgarren aldiz Iraurgi Saskibaloi Taldeak AzkoittikoTabernaixek elkarteaz lagunduta garagardo ezberdinez disfrutatzeko aukera egongo da datorren ostegunetik aurrera. Aurten gainera, bi asteburutan egongo da zerbeza feriaz gozatzeko aukera. Hilaren 6an, ostegunean, arratsaldeko 20:00tan irekiko ditu ateak eta goizeko 02:00ak arte egongo da zabalik. Hurrengo egunetan, hilak 7, 8, 14 eta 15ean, ordubete lehenago zabalduko dira ateak.
Urtero bezala, giro bikainaz gozatzeko aukera egongo da, zuzeneko musikarekin eta nola ez, festa uneoro gaur egungo musika onenarekin alaituta egongo da. Jatekoa ez da faltako, ohikoak bihurtu diren ukondo, saltxitxa eta oilasko erreekin eta guztia 10etik gora zerbeza ezberdinekin bustitzeko aukera egongo da. Eskaintza bereziak ez dira falta izango. Besteak beste, bost txartel erosten dituenak, seigarrena dohain eramango du eta gainera, garagardo zaleek, Paulaner OM zerbeza ohiko garagardoen prezioan aurkituko dute.
Ostirala, hilak 7, egun berezia izango da oso. Izan ere, bertso jaia egingo da Garagardo Azokan eta bertan Azkoitiko Bertsolari Eskolako gazteen abileziaren berri izateko aukera ere egongo da. Giro paregabea beraz, ez da faltako.
Animatu guztiak bertara!!

 

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide