Lehen mailako eta Euskal ligetako egutegiak prest

Lehen mailako mutilak 29an eta Zurt Tabernako neskak urriaren 6an.

Argazkia: Basketbasko.com

Saskibaloiko Euskal Federazioak gaur jakin arazi ditu 2013-14 denboraldirako taldeek izango dituzten egutegiak. Gehienak Irailaren amaiera aldera hasiko dira eta maiatzera arte luzatuko dute euren jarduna.
Mutilen lehen mailan adibidez (15 talde dira guztira), Azpeitia Azkoitia ISBk Irailaren 29ko asteburuan jokatuko du bere lehen neurketa. Etxean hasiko du gainera, Atco. San Sebastian Taldearen aurka eta azken neurketa, berez, maiatzaren 11n jokatuko du, etxean baita ere, CB Eguesen aurka, azken jardunaldian atsedena edukiko du eta.
Zurt Taberna ISB beste urtebetez nesken lehen mailako 14 taldeetako bat izango da. Hauek, pixka bat beranduago hasiko dute liga, urriaren 6an. Mutilek egingo duten moduan etxean ekingo diote ligari, baita ere Atco. San Sebastiánen aurka. Liga amaitzeko berriz, Bizkaia aldera jo beharko dute Banco Mediolanum Ibaizabalen aurka jokatzera, apirilaren 27an.
Euskal liga guztiak irailaren 22an edukiko dute hasiera. Junior mailan, Glual Hydraulicsek Easo Aren kantxan ekingo dio lehiaketari eta lehen fasea etxean amaituko du, urtarrilaren 16, Gasteizko Olabide Ikastolaren aurka. Movilquick ISBko neskek bestalde, etxean edukiko dute lehen partidua, Durangoko Tabirakoren aurka eta lehen fase hau Gernika KESB-en etxean amaituko dute.
Kadete mailako taldeei dagokienez, Gerdau Azkoitia ISBk, Cafes Aitona Askatuak edukiko dute lehen aurkari moduan, etxean eta Getxo SBren kantxan amaituko dute lehen fasea. Grupo Zaher ISBko mutilek berriz, juniorrek egingo duten moduan Easo Aren kontra hasiko dute liga Donostian eta GX 98 Ibaizabal taldea hartuta amaituko dute lehen fasea urtarrilaren 26an.
Egutegi guztiak hemen ikusgai: http://www.basketbasko.com/cas/competiciones.asp

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide