Espainiako 15 urtez azpiko Selekzioak Aitor Astigarraga deitu du

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea

Azpeitiarrak Kavalan, Grezian, jokatuko den Adiskidetasunaren Txapelketa jokatzeko aukerak ditu.

Argazkia: Astigarraga Euskal Selekzioarekin

Kadete Mutilak. Ez da lehen aldia Espainiako Saskibaloi Federaziokoek Aitor Astigarraga beraiekin jokatzeko deitzen dutena. Iaz, 14 urtez azpiko Selekzioarekin BAM Torneoa jokatu zuen Eslovenian eta aurtengo Aste Santuan ere, 15 urtez azpiko hautatzaileek aurre-deialdian sartu zuten Casteldefels-en, Katalunian, egin zuten kontzentraziorako.

David Soria eta José María Panadero hautatzaileek badakite Grupo Zaher ISBko jokalariak eman diezaiekeena eta horregatik berriz ere deitu dute, abuztuaren 12tik aurrera Martorell-en egingo duten kontzentraziorako. Hemendik irtengo diren hautatuek, Kavalan (Grezian) jokatuko den Adiskidetasunaren Txapelketa jokatuko dute abuztuaren 17tik 19ra eta bertan Italia, Grezia eta Frantzia bezalako selekzioen aurka lehiatu beharko dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide