Askatuakek Zornotzari irabazita eta Azpeitia Azkoitia ISBk Araberri garaituta lortu dute finalerako txartela.
LEB Plata. Askatuak 81-73 Zornotza (19-24/24-23/17-10/21-16)
ASKATUAK: Kane (4), Urtasun (2), Hevia (7), Andia (5), Martinez (9), Millares (2), Fernandez de Retana (9), Ndiaye (4), Perez (11), Arzallus (13), Santamaria (15)
ZORNOTZA: Moran, Iglesias (7), Lorenzo (13), Quero (10), Salazar, Torres, Mendia (8), Rowley (12), Bandoumel (13), Carreto (10).
MVP: Santamaría
Askatuakek esperientzian oinarritutako garaipena lortu du gaurkoan Zornotzaren aurka, Azpeitian jokatzen ari den Euskal Kopako lehen final-erdian. Aurreneko minutuetan bizkaitarrek markagailuan alde egin baldin badute ere, gutxika-gutxika, minutuak aurrera joan ahala distantzia hori txikitzen jakin izan dute donostiarrek. Markagailua altuan jokatuta eta baita baxuetan ere, David Blancarenek aurretik amaitu dituzte laurdenak bigarrenetik aurrera.Baina batez ere azken minutuetan erabaki dute Askatuakekoek partidua. Donostiarrek argi daukate zertara jokatu beharra duten. Urte askoan elkarrekin jokatzen ari diren zutabea mantendu dute aurtengo denboraldirako eta Zornotzak berriz, bere esperientzia falta ordaintzen amaitu du.
Azpeitia Azkoitia ISB – Araberri (17-12/18-21/50-52/79-73)
AZPEITIA AZKOITIA ISB: Arruti (12), Oroz (2), Assalit (7), Ibargutxi, Lasa (13), Zubizarreta, Guridi(2), Barberena, Sow (6), Ucles (13), Etxaniz, Zyle (24).
ARABERRI: Uriarte (7), Arcelus, Carrera (7), Hernandez, Zamora (4), Palomo, Lamariano, Bernardi (20), Story (22), Buesa (11), Raya (2), Lorenzo.
MVP: Zyle
Bigarren final-erdia espero zen parekatuena eta halaxe izan da. Azpeitia Azkoitia ISBk nahi izan du hasieratik erritmoa ezarri eta lehen minutuetan aurretik ibili da markagailuan. Hori bai ez du partidurik puskatzerik izan eta Iurgi Caminosen Araberri bizi-bizirik mantendu da. Iker Buenorenek batez ere barruko jokalariekin egin dute min. Uclesek eta Zylek nahiko erraz lortu dute gasteiztarren uztaia zulatzea, baina atzean arazoak izan dituzte batez ere Malick Story gelditzen. Caminosenek, euren amerikarrean oinarrituta, buelta eman diote markagailuari eta 7 minuturen faltan abantaila handiena lortu dute, 7 puntukoa. Etxekoek baina erreakzioa bilatu dute eta Lasaren eta Arrutiren hirukoekin eta Uclesen jaurtiketa libreekin berriz berdindu dute lehia. Iraurgikoak gora etorri dira eta markagailuan agintzen jarri dira berriz 16 eta 2ko partziala eginda. Markagailuan berriz ere gerturatzen saiatu dira Araberrikoak eta neurketa pixka bat estutu ahal izan dute, baina Zyleren eta Assaliten eskutik aurretik mantentzen jarraitu du etxeko taldeak eta bihar finala jokatuko du Askatuaken aurka.